Skip to main content

Erortzean, Zerumugaren lerroak lehertu, biratu eta gainjarri egiten dira. Erortzean, Zerumugaren lerroak lehertu, biratu eta gainjarri egiten dira.

Imajinatu erortzen zarela eta ez dagoela lurrik. Imajinatu erortzen zarela eta ez dagoela lurrik.

Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desanuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.

Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz.

Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.

Teaserrak

Kalean egunez

Kalean gauez

Antzokian

Beste espazioak

Errekonozimenduak

· Umore Azoka´22 epaimahaiaren aipamen berezia; “sormenagatik, proposamen artistiko honetan sortzen den ikerketa eta berrikuntzagatik” saritua

· Espainiako Antzokien Sareko Zirku Batzordeak gomendatutako ikuskizuna

· Puncat katalogoan gomendatutako ikuskizuna (2023ko bigarren seihilekoa)

Ekoizleak